Avishai Cohen tronpeta-jotzailearekin abiatuko da gaur Getxoko Jazz Jaialdia
Getxoko Jazz Jaialdiaren 39. edizioak gaurkoa du lehen eguna. Avishai Cohen izango da protagonista nagusia (Biotz Alai plaza, 22.00etan).
Hamar urterekin hasi zen jotzen. Gazteen Orkestra Filarmonikoarekin ibili zen mundu osoan. Beka bat jaso zuen Bostongo Berklee College of Music akademiara joateko, eta 1997an hirugarren gelditu zen Thelonius Monk jazz lehiaketa ospetsuan.
New Yorkeko Small’s jazz klub enblematikoko uzta oparoko kide izaten hazi zen jazz eszenan, bere ikuspegi artistikoa garatu baitzuen lagunen ondoan, esate baterako, Jason Lindner piano-jotzailearen eta Omer Avital baxu-jotzailearen alboan. Lider, liderkide edo laguntzaile moduan egin duen ibilbide osoan izan du eragina agertoki horrek utzirikoak.
2010. urtearen hasieratik, Cohen SF Jazz Collective ospetsuko kidea da, eta 2011n Tea For 3 proiektuko kidea izan zen, Dave Douglas eta Enrico Ravarekin. Gainera, sarritan aritzen da Keren Ann abeslariarekin, eta Anat eta Yuval anaiekin, 3 Cohens proiektuan.
Talde Lehiaketan, berriz, Federico Nathan Quinteto uruguaitar-alemaniar banda arituko da (Biotz Alai, 21.30). Azkenik, Hirugarren Milurtekoa atalean Jazzing Band taldea izango da protagonista bihar, Algortako Geltokia plazan, 19.00etan.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
