Alatzne Etxaburuak aurreikuspen guztiak betetzeko modua egin du Aiako finalean

Alatzne Etxaburuak aurreikuspen guztiak betetzeko modua egin zuen atzo Aian jokatu zen Euskal Herriko finalean, eta azkeneko bi urteetan bezalaxe, atzo ere txapela jantzi zuen.
Primerako eguraldia egin zuen lanerako, eta belardiak eta belarrak ez zuten aitzakiarik. 150 ikusle inguru batu ziren neurketa bertatik bertara ikusteko. Neska bakoitzak 130 metroko bost sail zituen ebakitzeko. Hasiera batean ordu erdiko lana iragarri zuten, baina araudi kontuak zirela medio, azkenean hogei minutukoa izan zen.
Bi segalariek era ezberdinean egin zuten lan. Etxaburuak ilarak behetik gora ebakitzen zituen bitartean, Astondoak aldamenka moztu zituen. Sailetan, ordea, ez zen alde handirik izan. Hogei minutuan Alatzne Etxaburuak hiru sail bukatu zituen, eta Irati Astondoari hirugarrena bukatzear zuela amaitu zitzaion denbora.
Gainerakoan, gipuzkoarra zertxobait aurretik ibili bazen ere, nahiko parean aritu ziren saio osoan zehar. Hala ere, Etxaburuak beheragotik ebaki zuen belarra, eta horrek eman zion garaipena. Biak ebaki zuten belarra oso txukun, eta ez zuten zigorrik jaso, nahiz eta abisuren bat jaso. Etxaburuak 469 kilo ebaki zituen, eta Astondoak, berriz, 380 kilo.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
