Antzuolako herria errege mairuarekin adiskidetu da beste behin alardean

Urtero legez, uztaileko hirugarren larunbatean ospatu du Antzuolak iraganeko pasadizoei begiratzen dien Mairuaren Alardea. Eskopetekin zerura tiro egiteaz gain, musika eta antzezpena ere uztartzen dituzte ekitaldi honetan, eta horregatik da hain berezia.
Honek 920. urteko Valdejunquerako borroka irudikatzen du. Ustez, antzuolarrek gudaroste txiki bat osatu eta lurraldea inbaditzen ari ziren mairuen kontra borrokatu ziren, eta irabazi egin zuten, gainera. Hala, gertaera hori gogora ekartzen dute mimo handiz prestatzen duten festan.
Antzuolarrek errege mairua harrapatu eta herriko plazara eraman zuten, atxilotuta. Bertan ea Antzuola onartzen duen galdetu zioten eta honek baietz erantzuten zuen, herria konkistatzen saiatuko ez zela hitza ematearekin batera. Antzuolako buruzagiak barkamen hitz horiek onartu eta eurek ere mairuen herria errespetatuko dutela zin egin zuen, bi herrien arteko adiskidetasuna aldarrikatuz. Honela amaitzen da herri osotik barreiatzen den antzezlana. Ondoren, festarekin jarraitzeko zubi bezala, euskal dantzak izaten dira, herriko jaiak baitira.
Arabiako Lawrence
Mairuaren Alardearen aurretik Bergarako udal musika bandak kontzertua eskaini zuen herrian. Pasodobleak eskaini zituzten, antzuolarren gustukoak, eta baita western estiloko pieza bat ere. Euskal musika ere ez zuten ahaztu.
Sorpresa moduan, “Arabiako Lawrence” filmeko soinu banda eskaini zuten, mairuei erreferentzia eginez. Emanaldiari amaiera emateko, herriko doinuak eskaini zituzten musikariek.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
