Xabier Erauskin aktorea zendu da, Zaldibian izandako auto istripuan
Xabier Erauskin (Zaldibia, 1969) aktorea hil zen atzo Zaldibian gertatutako istripuan, 46 urterekin. Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez, ezbeharra GI-2133 errepidean gertatu zen atzo goizaldean, Alegiako noranzkoan. Antza, gidatzen ari zen autoaren kontrola galdu eta enpresa bateko hormaren aurka talka egin zuen. Erauskin autoaren barruan harrapatuta geratu zen eta suhiltzaileek atera behar izan zuten. Larrialdi zerbitzuek istripuaren unean artatu bazuten ere, zauri larriekin Donostiako ospitalera eraman zuten, baina ordu batzuk beranduago zendu zen. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du gertatutakoaren nondik norakoak argitze aldera.
Xabier Erauskin aktore ezaguna zen, batez ere EITBko hainbat proiektutan parte hartu izan zuelako. “Jaiak”, “Pilotari” eta “Hasiberriak” saioetan egin zituen agerpen zenbait, baina berriena “Goenkale”-n egin zuen, Jon misiolariaren paperean. Estatu espainoleko telesailetan ere lan egindakoa zen aktore zaldibiarra, “Hospital central”-en, kasu.
Zinemaren alorrean film labur hainbatetan parte hartu zuen: “Al anochecer”, “Haize eza”, “Departamento K”, “La historia de Alicia”, “Eman bostekoa” eta “Usoa”.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
