Kale arteko borrokan Zumaia nagusitu da

Gaur zuk eta bihar nik. Horrela dabiltza Zumaia eta Pasai Donibane aurtengo Euskotren Ligan. Bakoitzak bi garaipen lortu ditu, eta beste bi aldiz izan da bigarren. Sailkapen nagusian 14 punturekin berdinduta daude beraz, baina lehen postuan zumaiarrak geratuko dira oraingoz, azken bandera, IV. Euskotren Bandera, beraiek irabazi zutelako atzo Portugaleten.
Ibaiko estropada izan zen erabat. Bigarren kalea eta korrontea baliatuta San Juanek markatu zuen denborarik onena ziabogan, zazpi segundoko abantailarekin Zumaiarekiko. Baina “Telmo Deun” ontziak are hobeto baliatu zuen bere laugarrena, itzuleran paretari pega-pega egin eta korronteari ihes eginda pasaitarrei aurrea hartzeko. Arrosen ziaboga, gainera, ez zen batere ona izan, eta hori ere erabakigarria izan zen bien artean dauden alde txikiak kontuan izanda.
«Lehen luzean baldintza askoz okerragoak genituen guk, baina bigarrenean hobeak, eta barruan geneukan dena emanda gai izan gara hori baliatzeko», eskertu zuen Ainitze Illarramendi Zumaiako arraunlariak amaieran.
Atzean ez zen halako emoziorik izan, eta Hibaikak aise menderatu zuen Orio, sailkapen nagusian bi puntuko tartea irekiz.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
