Magialdiak Europako magiaren erreferente bilakatuko du Gasteiz
XXVII. Magialdiaren edizioak, Europako magiaren erreferente bilakatuko du Gasteiz irailaren 14tik 20ra. Abangoardia emanaldiak, magia ibilbideak eta kaleko ikuskizunez gozatzeko aukera izango da bertan.
80 ordutik gorako programazioa izango du aurtengo edizioak, zeinetan 75 ikuskizun eskainiko dituzten herrialde ezberdinetako 30 artistak 25 agertokitan.
Magia ekitaldi onenak
Ekitaldiz betetako egitaraua izango du XXVII. magiaren festak. Berritasunen artean, jaialdiaren zabaltzea da aipagarriena eta irailaren 7an Arabako herriak magiaz janzten hasiko dira.
Edizio berri honetan momentuko emanaldi onenak ikusteko parada izango da. Horrez gain, magia ikuskizunak egingo dira hiriburuko erakusleihoetan, gala solidarioa egingo da minbizia duten pertsonentzat laguntza eskuratzeko eta ikastetxe zein ospitaleetan ekitaldiak eskainiko dira.
2013n sortu zen “Off Festival” formatua mantenduko da eta ikuskizunak Gasteizko Pintxoaren astean parte hartzen duten tabernetara hedatuko dira. Mugikorrerako aplikazio bidez edozein egitarau aldaketaren jakinaren gainean egoteko aukera eskainiko dute antolatzaileek.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
