Abuztuaren 16ko azken saiorako lau txartel banatuko dira Aiako Aristerrazun

Zortzi segalarirekin jokatuko dira bihar, 11.30etik aurrera, Aiako Aristerrazuko belardietan Euskal Herriko Txapelketako bi kanporaketak. Bigarren saioa, 12.30ean jokatuko da.
11.30ean hasiko da aurreneko saioa, eta bertan Esnaola, Pardo, Ormaetxea eta Urrutia lehiatuko dira. Gipuzkoako finaleko aurreneko hiru sailkatuak hemen izango dira, eta horiekin batera Urrutia oñatiarra arituko da. Azken hau aurreneko aldiz arituko da lehiaketa ofizial batean, nahiz eta nazioarteko eran aritu den Almitza Elkarteak antolatzen duen ligan.
Hauek euren lanak amaitu, eta pisaketak eta emaitzak jakin ostean, bigarren kanporaketa jokatuko da, eta han izango dira nor baino nor Kanflanka, Merkader, Gabirondo II.a eta Berakoetxea. Hemen Nafarroako txapelduna, Jon Kanflanka, izango da protagonista nagusia, eta finalean izateko faborito nagusietako bat ere bai.
Bakoitzak ordu erdia izango du lanerako, eta tarte horretan ahalik eta kilorik gehien ebakitzen saiatuko dira segalariak. Multzo bakoitzeko aurreneko biek lortuko dituzte abuztuaren 16an Aian jokatuko den finalerako txartelak. Esnaola, egungo txapelduna, Ormaetxea, Kanflanka eta Gabirondo dira finalean izateko faboritoak.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
