Larraldek aho zabalik utzi ditu Moderneko ikusleak
Irujoren laguntza bikainarekin, Baionako Masterreko finalean sartu da.

LARRALDE-IRUJO 40
BIELLE-HARIZMENDI 31
Norbaitek zalantzarik baldin bazuen, Peio Larraldek garbi utzi zuen gaur egun zein den trinketeko esku pilota profesionalean ari direnen artean aurrelaririk onena. 22 urte ditu, eta berak erabaki zuen Baionako Masterreko lehen finalerdia. Ongi lagundu zion Martinez de Irujok, baina aurrelari lapurtarraren jokoa gaitzekoa izan zen, finalerako txartela lortuz.
Larralde, Bilbao eta Ducassou dira trinketeko esku pilotako izen berriak. Azkeneko bi urte hauetan nagusi bihurtu dira, nahiz eta zaharrena ez den 23 urtetik pasatzen. Jendearen itxaropena eta poza piztu egin du, eta horri guztiari gehituta Martinez de Irujo berriro ere bera primeran moldatzen den trinketean ikusteko aukera izateak, aurtengo txapelketarako ikusmina areagotu egin du.
Aurreneko finalerdi honetan, lehen kintzeetan bakarrik egon ziren berdinduta, seina egotetik 18-7 egotera pasatu baitziren. Larraldek dena ongi egin zuen. Primeran sakatu, guztira hamalau kintze lortu zituen, defentsan bikain, eta Irujori lagundu behar zitzaionean lagunduz, eta bere kideak gauzak egiteko aukera zuenean, utziz.
26-10ekin norgehiagoka erabakita zegoen, eta hor egin zituzten irabazleek hutsik gehien, batez ere Irujok. Iberokoak ere oso norgehiagoka ona egin zuen, trinketean ere eta atzelari bezala oso ongi moldatu daitekeela erakutsiz, baina berak ere partida erabakita ikusi zuenean, arrisku asko hartu zituen, pilota batzuk galduz. Biellek eta Harizmendik ez zuten irabazteko aukerarik izan.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
