Giltzak (II)
Said, baina, ez da inoiz Khalduni buruz mintzo. Urteotan guztietan semea inoiz existitu ez balitz bezala jokatu du, akaso bere burua zein bihotza babestearren. Tradizioari jarraituz, Haifan utzitako semearen omenez Khalid deitu zuen erbestean jaiotako semea, baina ekintza horrekin Khaldun aintzat hartu eta, aldi berean, betiko galdutzat jo zuen Saidek. Safiyyak, ordea, ez du hain erraz amore eman nahi. Seme zaharrenari zehazki zer gertatu zaion jakin nahi du: soldadu israeldarrek hil egin zuten Nakban (Hondamendiaren Eguna, 1948ko gertakariei emandako izendapena)? Negarrez entzun eta haren kargu egin zen auzokoren bat? Erantzun bat izan arte ez da lasai biziko Safiyya, eta horregatik Haifara itzuli behar dutela uste du, egun bakarrerako bada ere. Kuriositatea du ere beren etxeari zer gertatu zaion ikusteko. Urteotan guztietan 1948ko gainerako palestinar guztiek bezala ondo gordetako giltzak ireki ahal izango du ateko zerrailua? Bizilagun berriak egongo ote dira bertan?
Emaztearen nahiei amore emanda Saidek autoa hartu eta Haifarako bidea hartzea erabaki du. Urduri daude biak, ez batak ez besteak horrelakorik onartu ez badu ere. Hirira heldu eta lehen aldiz bere bizitzan galduta sentitu da jaioterrian. Eraikinek bere horretan jarraitzen dute, baina arabieraz idatzitako seinaleen ordez ebraierazkoak daude toki guztietan. Soldadu israeldarren gehiegizko presentzia itogarria da. Segurtasun-puntua igaro ostean gizonak ez daki aurrera jarraitzerik izango ote duten.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
