KLIK
Desio bat dut, airean doa zuretzat, Sahara

4.000 suzko desio bota dituzte zerura Zarautzen, Desioak Sutan ekitaldiaren edizio berrian. Aurten, ‘‘Desioak sutan, Sahararentzat’’ lelopean burutu da eta hainbat herritara zabaldu da ekimena. Zarautzen, gaueko hamarretatik aurrera, zerua euro batean eskuratu ahal zen su bolaz bete zen, Eñaut Elorrietak eta Brahimek ekitaldirako propio egin zuten abestia –‘‘Desio bat dut’’– entzuten zelarik. «Desio bat dut, airean doa, sutan bilduta, zuretzat. Piztuta utzi, hegan egiten, basamortua argi dezan», zioen. Jesus Arana alkateordearen hitzetan, su bola bakoitzak herri baten sufrimendua atzean dagoela gogorarazten du.
Argazkia: Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Sujets du jour
La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Sujets du jour
Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Sujets du jour
Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Sujets du jour
De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Sujets du jour