Aste Nagusian parte-hartzea «gero eta zabalagoa» dela balioetsi dute Piratek

Donostiako Piratak mugimenduak 13. Aste Nagusi Pirataren balantze positiboa egin du: «9 egun izan dira, 9 egun bizi, bete eta handi». Nekatuta baina pozik amaitu dutela azaldu dute, parte-hartzea «gero eta zabalagoa dela» gaineratuz. Jaiak hiri osora zabaltzea eta hainbeste pertsonak parte hartzea «izugarria izan da», nabarmendu dute.
Mugimenduaren esanetan, «jai eredu polit bat» eraikitzen ari dira: «Gizarteko eta bizitzako beste aspektuetarako egokitzat ditugun balioak jaiaren esparrua aprobetxatuz ari gara zabaltzen. Urtean zehar egindako hausnarketa eta barnera begirako lanak bere fruituak eman ditu Aste Nagusi osoan».
Aldaketa eta berrikuntzak
Aurtengo edizioko berrikuntzek «oso harrera ona» izan dutela azaldu dute: «Abordatze eguneko bazkaria bertako produktuekin egin da, Aingurak antolatutakoaren moduan, baita Trinian eskaini ditugun afarietako zenbait plater ere; garagardo ekologikoa erabili dugu; Ezkila kapitaina birsortu dugu...».
Eguraldi aldakorraren ondorioz, erabaki batzuk hartu behar izana ez da erraza izaten, baina «gure lehentasuna segurtasuna da», adierazi dutenez, eta jaso duten erantzuna «eskertzekoa» izan dela nabarmendu dute: «erraztasunak besterik ez dizkigute eskaini». Horren adibide izan dira hasiera batean Nautikoan egitekoak ziren hainbat kontzertu eta ikuskizun Trinian eta Lastan egin behar izatea, edota Abordatzean parte-hartzaileei kaira itzultzeko eskatu behar izan zietenekoa.
«Bihotz-bihotzez» esker ona adierazi diete Aste Nagusian «lanean, laguntzen, parte hartzen, parrandan, jolasean», aritu diren guztiei.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»
