Caracasek Kolonbiako muga itxi du gerra ekonomikoari aurre egiteko
Venezuelako agintariek Kolonbiako muga ixtea erabaki dute, herrialdearen mendebaldean azken boladan izan diren erasoen eta inguruan nagusi den kontrabandoaren eraginez. Nicolas Maduro presidenteak ezinbestekotzat jo du muga ixtea eta salbuespen egoera ezartzea. Oposizioak uste du abenduko hauteskundeak saihestu nahi dituela.

Tachira estatuko mugak itxita daude jada. FANB Indar Armatu Bolibartarreko kideak atzo goizaldean iritsi ziren bertara: 2.000 lagun inguru, Bolivar, Junin, Ureña, Capacho Libertad eta Capacho Independencia udalerrietako mugak itxi eta segurtasuna berreskuratzeko.
«Tachira estatua oso garrantzitsua da, sekulako eragina baitu herrialde osoan. Hemengo egoera menderatuta, bazter guztietako elikagai eskasia eta segurtasun eza konpontzeko bidean jarriko ditugu», adierazi dio Telesur telebista kateari Morantes Torres jeneralak.
Adituek diote teorian venezuelarrentzat diren produktuen %40 inguru Kolonbiara eramaten direla. Jose Vielma Mora Tachirako gobernadoreak jakinarazi du estatu horretara hilean 27.000 tona janari iristen direla, «nahikoa Tachiran bizi diren 1,5 milioi herritarrek goserik pasa ez dezaten, baina zati handi bat kontrabandoak eramaten du Kolonbiara, eta horrek eragiten ditu eskasia eta errenkadak».
Bere iritziz, salbuespen egoerari esker bost udalerri horietan dauden establezimenduen, herritarren, eskolen eta beste gauza askoren errolda egiteko moduan izango dira, «ezinbesteko lana muga osoa beste era batera antolatu ahal izateko».
Gobernadoreak erantsi zuen salbuespen egoerak ez duela eskubide murrizketarik eragingo. «Aldiz, herriari itzuliko dizkiogu azken bolada honetan galdu dituen eskubideak, Kolonbiako paramilitarrek bahitu dizkieten eskubideak», erantsi zuen.
Maduro presidenteak ostiralean eman zuen jakitera salbuespen egoera ezartzeko erabakia. Bi egun lehenago jakinarazi zuen Tachirako mugan lau pertsona (hiru militar eta zibil bat) zauritu zituztela tiroka bi ezezagunek. Bere bertsioaren arabera, Venezuelako produktuak eraman nahi zituzten Kolonbiara.
Merke erosi, garesti saldu
Izan ere, Venezuelako gasolina munduko merkeenen artean dago Estatuak ematen dituen diru laguntzen eraginez. Gauza bera gertatzen da beste produktu batzuekin ere. Horri esker, Venezuelan oso merke erosi eta Kolonbian garestiago saltzeko aukera dute gaulanean aritzen direnek. Negozio ezin hobea egiteko aukera.
Segurtasun indarrek 50 tona janari aurkitu dituzte Kolonbiako mugaren ondoan dagoen Zulia estatuan. Lur azpian gordeta zituzten kontrabandistek, Armadak ostiralean jakinarazi zuenez. Zamariek eraso egin zieten uniformedunei, gordetako janariak babestu nahian. Bost lagun atxilotu zituzten orduan, eta berehala 60 kontrabandista inguruk aurre egin zieten soldaduei. Beste bi zauritu izan ziren borroka horietan.
Salbuespen egoerak 60 eguneko iraupena izango du. Agintariek beharrezkotzat joz gero, beste 60 egunez luza dezakete. Madurok espero du 120 egun horiek nahikoa izatea.
Bogotá estima que no está justificado cerrar la frontera
El presidente de Colombia Juan Manuel Santos ordenó buscar medidas para proteger a los colombianos afectados por el cierre de la frontera. El mandatario cree que la medida de cerrar la frontera es injustificada y no soluciona el contrabando y la inseguridad, pues genera inconvenientes a colombianos y venezolanos además de un impacto económico a ambos países. Pidió a la canciller Holguín que se reúna cuanto antes con su homóloga venezolana, Delcy Rodríguez. GARA

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
