Epeleko planta berriak 9.000 tona materia organiko konpost kudeatu ahalko ditu
Atzerapen txiki baten ondorioz, bi hilabete barru prest egongo da Bergarako konpostatze planta. Bertan «kalitate goreneko konposta» lortzea espero dute Gipuzkoako hondakinei irteera emanez.

Bergaran zabalduko den Epeleko planta berriak, Azpeitiko Lapatx plantarekin batera, Gipuzkoan sortzen diren hondakin organikoen gehiengoa biltzeko aukera emango du. Orain arte, Lapatxen kudeatu ezin zirenak Funesera eramaten ziren.
Epelek 9.000 tona materia organiko konpost bilakatzeko ahalmena izango du eta Debagoieneko (6.000 tona urte bakoitzeko) zein Debabarrenako (3.000 tona urte bakoitzeko) hondakinei aurre egiteko sortu dute. Nahiz eta oraindik pare bat hilabete falta diren martxan jartzeko, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko arduradunek espero dute datorren zuzendaritzak orain arte emandako urratsei eustea.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak eta lehendakariorde Imanol Azpirozek Epeleko planta aurkeztu zuten atzo. Azpirozek nabarmendu bezala, «azpiegitura egokia diseinatzen saiatu gara, azken detailea zainduz eta punta-puntako teknologiarekin hornituz». Azpiegitura horrek langile trebatuak izan ditzan lehiaketa publikoa ireki zuten eta jada bertan arituko diren pertsonak aukeratuta dituzte.
Bestalde, azken urteetan hondakinen arloan Gipuzkoan emandako pausoak aipatu zituen Intxaurrandietak. Aipatu zuenez, 2011n, Gipuzkoan 6.000 tona materia organiko besterik ez ziren bildu eta 226.000 tona zabor nahasi isuri ziren zabortegietara. 2014an datu horiek nabarmen hobetu ziren, 25.000 tona materia organiko bilduz –172.000 tona zabor nahasi jaso ziren–. Joera horri eutsiz, aurtengo aurreikuspenek diote 35.000 tona materia organiko jasoko direla eta zabortegietara 160.000 tona «soilik» iritsiko direla. «Pentsaezina zen emaitza hauek horren denbora laburrean lortzea –aipatu zuen Intxaurrandietak–, eta ez soilik materia organikoari dagokionez. Gipuzkoan ezarri diren gaikako bilketa eredu eraginkor ezberdinei esker, lortu diren emaitzak izugarriak izan dira oro har».
Laburbilduz, azpimarratu zuten materia organikoaren bilketa %600 hazi dela, errefusa %30 jaitsi den bitartean. Hori dela eta, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko arduradunek espero dute «agintari berriek azken urteotako urratsei eutsi eta hondakinen kudeaketa iraunkor eta garbi baten alde egitea». «Birziklatzea eta konpostatzea da bide zuzena», amaitu zuten.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
