Britainiar laboristek beren buruzagia hautatzeko prozesua zuzena dela diote
Harriet Harman Britainia Handiko Alderdi Laboristako behin-behineko buruzagiak atzo esan zuenez, Ed Milibanden ondorengoa hautatzeko prozesuaren «zuzentasunaren» inguruan ez du zalantzarik. Beste alderdietako kideak prozesuan esku hartu izana salatu da.
Alderdi Laboristak oso prozesu irekia jarri zuen abian Ed Milibanden ondorengoa hautatzeko eta horrek bere arriskuak zituen, orain garbi ikusi denez.
Erroldan ageri diren pertsona guztiek zuten esku hartzeko aukera, jarraitzaile moduan izena eman eta 4,23 euro (3 libera esterlina) ordaindu ondoren.
Baldintza moduan jarri zuten «laborismoaren balio eta helburuekin» bat egitea, baina esaldi horrek besterik gabe nekez geldiaraziko ditu etsaitzat hartutako alderdiaren barruan muturra sartzeko asmoak.
Harmanek zuzentzen du alderdia buruzagi berria hautatu artean. Atzo alderdia zuzentzeko asmoa duten lau hautagaiekin bilera egin zuen, prozesuaren zuzentasunaz hitz egiteko.
Maiatzeko porrota
«Emaitzaren zuzentasuna ez du inork zalantzan ipiniko», adierazi zuen Harmanek Jeremy Corbyn (66 urte, ezkertiarrena eta faboritoa, orain arteko inkesten arabera), Andy Burnham (45 urte), Yvette Cooper (46 urte) eta Liz Kendallekin (44 urte) Londresen ondoan dagoen Stevenagen hitz egin ondoren.
Maiatzaren 7ko hauteskundeetan kontserbadoreek lortu zuten garaipena. Milibandek dimisioa aurkeztu zuen eta orain egiten ari dira ondorengoa aukeratzeko prozesua. Abuztuaren erdialdera hasi ziren buruzagi berria hautatzeko dokumentazioa banatzen. Prozesua irailaren 10ean bukatuko da, eta irailaren 12an emango dute ezagutzera buru berriaren izena. Alderdiaren kongresua irailaren 27tik aurrera egingo dute.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
