Hendaiako hondartzan 66 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute

Atzo arratsaldean Hendaiako hondartzan zeuden pertsona batzuk larrialdietara deitu zuten kostaldetik 150 metro ingurura gorpu bat ikusi zutelako ur gainean. Suhiltzaileen helikopteroa heldu zelarik ezin izan zuten ezer egin bere onera ekartzeko, jadanik hila baitzen bihotzekoak jota. Ondoren, 66 urteko gizonezkoaren gorpua beilatokira eraman zuten.