GARA
URRUÑA

Hildako baleakume bat Bidarteko hondartzan

Astelehen arratsean baleakume baten gorpua agertu zen Bidarteko Parlementia hondartzan. 10 metroko luzera eta 10 tonako pisua zuen zetazeoak. Atzo nekropsia egin zioten itsas hondoko adituek. Bertan hartutako laginak Arroxelan aztertuko dituzte, heriotzaren arrazoiak zehazteko.

Gorpua 20.30 aldera aurkitu zuten uretan, eta Angeluko suhiltzaileek hiru ordu behar izan zituzten hondartzara eramateko, gauean urak berriro itsasora bultza ez zezan. Atzo arratsaldean agintariek ez zekiten hondakinekin zer egingo zuten.