KLIK

Areazko Alpe d’Huezen gora

Tropela Elkarteak txirrindularitza zaletasuna eta euskara sarean bultzatzeko egiten duen lana aski ezaguna da, baina atzo, egun batez mundu zibernetikoa utzi, eta Zarauzko hondartzara egin zuen salto, ekimen berritzaile baten bidez. Irudian ikus daitekeen moduan, ziklistatxoen txapelketa bat antolatu zuten eta, esan digutenez, arrakasta izan zuen. Hala bada, eta inbidiaz geratu bazara, adi ibili hurrengo urtean parte hartu ahal izateko.Gorka RUBIO | A. PRESS