Haur eskoletan izena emateko epea zabalik da
Haurreskolak Partzuergoko eskoletan tokia eskatzeko epea ireki zen atzo, eta 2014an eta 2015ean jaiotako haurren guraso eta tutoreek urriaren 9ra bitarteko epea izango dute. Izena emateko epea eskolaren batean, lehendabizikoz, abenduan, urtarrilean edo otsailean sartuko direnentzat ere irekiko da.
Lakuako Hezkuntza Sailak jakinarazi zuenez, toki bat eskatu nahi duten gurasoek honako egutegi hau hartu behar dute aintzat: urriaren 1etik 9ra, eskarien aurkezpena; azaroaren 3an, behin-behineko zerrenden argitalpena; azaroaren 4tik 17ra, behin-behineko zerrenden kontrako erreklamazioen aurkezpena; azaroaren 24an, behin betiko zerrenden argitalpena; eta abenduaren 1a, haurrak haur eskolan hasteko eguna.
Haurreskolak Partzuergoak beste bi izen emate aldi ere zabalduko ditu: urtarrilean (apirilean, maiatzean edo ekainean lehen aldiz sartuko diren umeentzat), eta maiatzean (irailean, urrian edo azaroan sartu nahi dutenentzat).

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
