Ariztegik eta Etxegaraik irabazi dituzte Euskal Herriko txapelak
Maika Ariztegik eta Fernando Etxegaraik irabazi dituzte nesken eta mutilen Euskal Herriko lokotx-biltze txapelketak. Mutiletan, gainera, emozioa sobera egon zen, Etxegaraik segundo bakar bateko tartea atera baitzion Goldarazenari. Atzetik, Garmendia, Martin, Ruiz, Erleaga, Goikoetxea eta Uriarte sailkatu ziren.
Nesketan, aise irabazi zuen Maika Ariztegi nafarrak. Bigarren Frutos eta hirugarren Ircio sailkatu ziren, biak arabarrak.
Trontza
Trontzalari mistoen Nafarroako txapela, berriz, Eugik eta Ontsalok lortu zuten, eta maila ona emanez, gainera, bigarren sailkatu ziren Barberena eta Iraizoz. Podiuma Kañamares III.ak eta Sorondok osatu zuten.
Bikote bakoitzak etzaniko 45 ontzako enborrari hamar epai eman behar izan zizkion, eta irabazleek 4 minutu eta 33 segundo behar izan zituzten eurenak egiteko, eta bigarrengoei hamalau segundoko aldea atera zieten. Zortzi bikote neurtu ziren Igantziko finalean.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
