MILA ZORION MIREN, SONIA ETA ARKAITZI
ARNALDO ETA RAFA ASKATU. POLITIKA ASKATU» LELOAREKIN EGINDAKO MANIFESTAZIOA JOAN DEN IGANDEAN ASKE GELDITUTAKO MIREN ZABALETA, SONIA JACINTO ETA ARKAITZ RODRIGUEZEN ONGIETORRIA ERE IZAN DA. HASIERA MUXU, BESARKADA ETA FLASHEN ZURRUNBILO HANDIA IZAN DA, EROA ETA EDERRA. ZENBAT ZORION JASO OTE DITUZTE...

Donostiako Bulebarra 17.30ak baino askoz lehenago bete da. Bertara iritsi eta jendetza ikusten da, eta, tartean, lagun eta ezagunen arteko besarkadak, baita kazetari pila ere kamera eta mikrofonoa aldean adierazpen eta argazki bila. Giroan emozioa sentitzen da. «Non da Miren, etorriko al da?», galdetu dio Nafarroako Podemoseko idazkari nagusi Laura Perezek Patxi Zabaleta aitari. «Bai! Ikusten badut esango diot hemen zaudela eta kasu egiteko».
Harrera hagitz hunkigarria eta pozgarria izan da sei urteko kondena oso-osorik beteta azkenean espetxea gibelean utzi ahal izan duten Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezentzat, baita beti ondoan izan dituzten senide eta lagunentzat ere. «Zorionak» ematera hurbiltzen zaie jendea, aste osoan bezala, behin eta berriz «zorionak».
Poztasuna eta aniztasuna ditu manifestazioak ezaugarri. Han dira, EH Bildurekin batera, Kataluniako hainbat lagun, PSEko eta Podemoseko kideak, galiziarrak... eta milaka eta milaka, 18.000, aurpegi, Euskal Herriko txoko guztietatik eta atzerritik Donostiara etorriak. Denek nahi dute Miren, Sonia eta Arkaitzengana hurbildu.
Irrintzi eta txalo artean abiatu da martxa, zurrunbilo batean; gero, aitzinera egin eta bakoitzak bere lekua hartzean, lasaitzen joan da giroa. Alderdi Ederreko ekitaldia ere emozioz betea izan da, jendea etengabe txaloka, eta, Xabier Amurizak Otegiri bertsoak eskaini dizkionean, berari laguntzen. «Ta zuk Arnaldo ez pentsa ematen zaizunik ospe gehiegi/ zure abizen bat baino askoz gehiago baita Otegi», abestu dio.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
