Luis de Pablo musika konpositorea gazteekin bilduko da Donostian
Batxilergoko ikasleek, Musikenekoek eta musikariaren jarraitzaileek Luis de Pablorekin hitz egiteko aukera izango dute urriaren 30ean. Goizeko hamaiketan izango da topaketa, “Pensieri, flautarako eta Orkestrarako rapsodia” Euskadiko Orkestra Sinfonikoak egun horretan bertan egingo duen azken obraren entsegu orokorraren ondoren. Estreinaldia 20.00etan izango da Donostiako Kursaalen. Azaroaren lehen astean Bilbon, Gasteizen eta Iruñean ere eskainiko da. Eta azaroaren 5ean, berriz, Donostian joko dute. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatu du ekitaldia Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera eta programaren bitartez gazteen eta akademiaren kideen arteko elkarrizketa irekia sustatzea du helburu. Interesatuek akademia@jakiunde.org helbidera idatzi behar dute.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
