GARA
BERA

«Kotto» Altzuguren gogoratuko dute Beran asteburuan

Dagoeneko hamar urte pasa dira espetxean Jose Angel Kotto Altzuguren hil zenetik, eta beratarrek oso gogoan izango dute asteburuan. Kotto Gogoan herri ekimenak ekitaldiak antolatu ditu: mahai-ingurua ostiralean (‘‘Espetxealdiko esperientziak’’), ekitaldia eta bazkaria larunbatean eta mendi martxa igandean.

Geroztik, «bertze indarkeria batzuk»&flexSpace;amaitu direla baina oraindik giza eskubideak urratzen dituen presoekiko «politika zitalak» bertan jarraitzen duela ekarri dute gogora, baita horri «errelatoaren borroka» erantsi zaiola ere. «Elkarbizitza agertokirik ez da posible izango Estatuak eragindako biktima guztiak aintzat hartzen ez badira», esan dute.