Jon Gisasola gazteak argi eta garbi erakutsi du zeinen semea den
Bizkaiko Promozioko finalak jokatu ziren atzo Fikan, bai harri jasotzen bai trontzan, eta bietan bi izen nabarmentzen ziren: Gisasola eta Drame. Batek espero zena bete zuen eta besteak oraindik ikasteko asko duela ikusi zen.
Harri jasotzen 63 kiloko bola erabili zuen kirolari bakoitzak, eta bost minutuko txanda bana izan zuten. Jon Gisasola, Zelai II.aren semea, gailendu zen. Oso gaztea da oraindik, baina oso itxura ona eman zuen. Guztira 53 jasoaldi lortu eta horrekin txapela beretzat izan zen.
Drame senegaldarrak, berriz, indarra soberan duela ikusi zen, baina harriak jasotzen ikasi beharra daukala. Orgarekin ongi moldatzen da, baina harriekin eta trontzarekin asko hobetu beharra dauka. Laugarren geratu zen, 47 jasoaldirekin. Beraz, tartean beste bi ere sartu zitzaizkion, txapeldunaz gain. Izan ere, Perez geratu zen bigarren postuan, 50 jasoaldirekin, eta Ardeo hirugarren, 69rekin.
Hortik atzera, Undabarrenak 45 jasoaldi lortu zituen, Etxebarriak 43, Zubiagak bezalaxe, eta azkena, sailkapena itxiz, Salterain geratu zen, 35 jasoaldirekin.
Trontza
Trontzan, etzaniko kana-erdiko bati, hamar epai eman behar izan zizkion bikote bakoitzak, eta hor ere aritu zen Drame, baina azkena geratu zen. Lehiaketa mistoa zen, eta bikote bakoitzak neska eta mutil banak osatua behar zuen.
Ispizua anai-arrebak izan ziren onenak, 3 minutu eta 16 segundoko denbora eginda. Bigarren, Zubizarreta eta Gisasola (4.17), hirugarren Erleaga eta Arrieta (4.19), laugarren Perez anai-arrebak (9.27) eta azkenak Drame eta Nuño (10.11) geratu ziren.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
