Eztabaida eta politikaren funtsezko funtsaz
Eztabaida» eta «politika» batuketaren emaitza ez da eztabaida politikoa. Are amaigabeko hauteskundeen herri honetan. Egin proba, galdetu jendeari eztabaida politiko bat zer den eta politikarien arteko eztabaida telebisatua izango da erantzun ugariena. Aurkezle-animatzaile, atril, kronometro eta ponpa hori guztia duen telebista muntaia batekin identifikatzen da, formatua telebistako formulara berdinduta.
Politikaren aurpegi teatrala indartzen du horrek. Politikari «errespetagarriek» pasioak eta beldurrak mobilizatu eta identifikazioak eta maitasun pertsonalak sortu behar dituzte. Pentsatzen jarrita, ez al da ere hala-holako zerbait politika, hots, identifikazio sare kolektiboetatik abiatuz boterea eraikitzeko ahalmena?
Niretzat, politika gatazkak isildu edo trabestitu baino bideratzeko indarra da. Gatazketatik hustea eta antagonismoak ezkutatzea politika bera ezeztatzea da. Eta politika husten denean, bere espazioa morboak okupatzen du: subjektibotasunen manipulazioak, formak eta denborak telebistaren ikuspegitik pentsatuta dituen zalapartak.
Orduan, ikusle kopuruaren izenean, parte-hartze sakralizatu baten aitzakian, teatralitateak jendearen inkontziente eta antsietatean asko eragiten du. Eta horrek, eztabaida debaluatu ez ezik, simulakro bilakatzeko arriskua dakar.
Ikusle kopuru eta parte-hartze datuak bainoago, eztabaidan proposatzen den funtsezko funtsaren funtsa da oinarria. Egin nahi den bidearen kartografia zehatza, babesten den tesia hortzak izerdi landu, argi azaldu eta pasioz defendatzea. Beti. Abian den eztabaidan eta guztietan.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
