Hizkuntza bizikidetzaren ikuspegitik hartzearen premia aipatu du Urkulluk

Iñigo Urkullu lehendakariak atzo Euskararen Aholku Batzordearen osoko bilkuran adierazi zuenez, administrazio «askok» ez dute aintzat hartzen egungo araudia «hizkuntza bizikidetzaren ikuspegitik», udalek euren aktak euskaraz bakarrik egitea bermatzen duen epaiak erakusten duenez. Hain justu, Carlos Urquijo EAEn Estatu espainolaren Gobernuak duen ordezkariak aktak euskara hutsean idaztearen kontra aurkezturiko helegitea bertan behera utzi berri du epai horrek, eta horri aipamena egin zion.
Urkulluk iragarri zuen hurrengo astean berriro aldarrikatuko dutela Europar Batasunean “Hizkuntza Aniztasunaren Bide Orria” deritzona, eta erantsi zuen Europan bezala, Estatu espainolean ere «hizkuntza aniztasuna bultzatzeko» lan egitea beharrezkoa dela.

Sujets du jour
De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Sujets du jour
Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Sujets du jour
La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Sujets du jour
Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Sujets du jour