Sakanako plan estrategikoari buruzko kezkak argitzeko batzarra bihar
Sakanako Merkatarien Elkarteak, Sakanako Bidelagun turismo elkarteak eta Sakantzen Sareak dei egin die eskualdeko herritarrei bihar, 18.30ean, Lakuntzako Mankomunitatearen egoitzan egingo den batzar irekian parte hartzera. Sakana2020 Plan Estrategikoa (SPE) baliabide ekonomikoz hornitzeko Nafarroako Gobernuarekin abiatu beharreko negoziazioaren gaineko kezkak bultzatuta egin dute deialdi hori.
Bailarako udaletxeetako alderdi politiko guztiek adostu duten plan hori, «krisiaren eraginak konpontzeko ibilbidea erakusten duena» eta «tresna ezinbestekoa» dena, Nafarroako Parlamentuak onartu zuen iragan urtarrilean. Gainera, mozioan, Gobernuari beharrezko baliabideak bidera ditzan eskatu zitzaion.
Hala, Nafarroako Gobernuak plan honen aldeko «apustu sendoa» egiteko unea dela aldarrikatu dute elkarteek.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
