Alfontso DIEZ

Euskal Geoparkea, Unescoren zerrendan

Parisen egiten ari den Unescoren 38. Biltzar Nagusian, 195 estatu kideek “Unescoren Munduko Geoparkeak” izendapena sortzea ebatzi zuten atzo. Hartara, mundu zabalean dauden 120 geoparkeak Unescoren aitortza berezia izatera pasatu dira, eta tartean da Euskal Kostaldekoa (Zumaia-Deba-Mutriku). Geoparkeak ondare geologiko, natural eta kultural baliotsua duten lurraldeak dira, eta kontserbazio eta garapen jasangarrirako kudeaketa estrategiak aplikatzen dizkiete. Euskal kostakoa zerrendan sartu dutela jakin ostean, Lakuako Gobernuak poza agertu zuen «bere potentzialtasuna biderkatuko» duelakoan.