Gutxienez 91 lagun hil dira Myanmarren, jade meatze batean
Myanmarreko Kachin estatuko jade meatze batean izandako luiziak gutxienez 91 hildako utzi ditu. Ezbeharra igande goizaldean gertatu zen Myanmar ipar-ekialdeko eskualdeko Hpakant barrutian; lur-jausi batek meatzariek bizilekutzat dituzten hamarka etxola azpian harrapatu zituen.
Lekukoek hedabideei adierazitakoaren arabera, gutxienez 80 metroko lur eta hondakin zutabe batek 70 bat etxola hartu zituen azpian. Ezbeharra gertatu zen unean, hainbat herritar meatzaritza enpresek botatako harri piloetan jade zatiak bilatzen ari ziren. Luiziak horiek eta etxolan lotan zeudenak harrapatu zituen.
Prekaritatea
Inguru menditsuan dago Hpakant eta oso ugariak dira jade meatzeak. Izan ere, jadeita –jade mota bat– ekoizle nagusia da Myanmar. Mineral honek interes handia pizten du eta Kachin estatuko mendietan aurkitzen da batez ere. Eskualde horretan kachin gutxiengo etnikoaren gerrillaren eta armadaren arteko borrokak ugariak dira 2011. urteaz geroztik.
Global Witness gobernuz kanpoko erakundeak aurreko hilabeteetan salatu zuenez, meatzeetako langileek oso egoera prekarioetan egiten dute lan. Meatze horiek, gainera, narkotrafikatzaileen edo militarren eskuetan egoten dira askotan.
Erakundeak emandako datuen arabera, harribitxi horien salmentak 31.000 milioi dolar inguruko balioa duela zenbatetsi da, hau da, Myanmarreko BPGaren erdia.
Datu ofizialek ordea, zifra txikiagoak ematen dituzte jade trafikoaren inguruan dagoen garden- tasun faltagatik. Besteak beste, Txinan gertatzen da mineral honen legez kanpoko trafikoa.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
