Ez da aldaketarik izango 2016ko nesken zein mutilen lehen mailako zirkuituan
2016ko WSL (World Surf League) zirkuituko egutegia ezagutarazi dute. Samsung Galaxy zirkuituan, alegia CT izenez ezagutzen den mutilen lehen mailako zirkuituan, ez da aldaketarik izango. Urtero bezala, datorren urteko martxoaren 20an hasiko da Australian, Gold Coasten, eta Hawaiin amaituko da abenduaren 20an, Pipeline Banzai urautsi mitikoan.
Pasa den uztailean, finalean lehiatzen ari zela Mick Fanning australiarrak jasandako marrazo erasoaren ostean, txapelketa hau zirkuitu mundialetik ezabatuko ote zuten zurrumurrua zabaldu zen sare sozialetan, baina Kieren Perrow WSLko bozeramaileak baieztatu du Jeffreys Bayko urautsiak CT-ko agendan jarraitzen duela.
WSL erakundeak eskura dituen tresna guztiak erabili arren, lehiakideen segurtasuna guztiz bermatzea ezinezkoa dela esan zuen Perrowk, eta zera gaineratu zuen: «Lehiakideek badakite itsasoan arrisku anitz dela, baina arriskuak arrisku lehiatzea onartzen dute».
Nesken goi mailako itzulian ere ez da aldaketarik izango. Mutilen itzulia bezala, 2016ko martxoaren 10ean hasiko da Women´s Championship Tour (WCT) zirkuitua Australian eta abenduaren 6an amaituko da Hawaiin, Maui uhartean.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
