Vicomtech-IK4 berrikuntzagatik eta bikaintasunagatik saritu dute

Vicomtech-IK4 berriz ere saritua izan da berrikuntzan eta bikaintasunean oinarritutako proiektuen garapenean apustu handia egiteagatik. Horrela, zentro teknologikoak Euskal Herriko «Quality Innovation of the year 2015» saria lortu du gizarte eta osasun arloko berrikuntzaren kategorian. Proiektu irabazlea irudian oinarritutako sistema berritzaile batean datza, aortaren aneurismaren haustura-arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko. Sariketa honek bezeroaren beharretan oinarritzen diren berrikuntzak garatzen dituzten erakundeak edo pertsonak saritzen ditu. Bigarren fasean, nazioarteko mailan lehiatzera pasatuko da Vicomtech-IK4, beste herrialde batzuekin batera.