Agurra

GERTUKOENEN BABESEAN UTZI DU PILOTA ARITZ LASA URRETXUARRAK

Astearte buruzuri bat ez da egunik onena kotxea hartu eta pilotalekura gerturatzeko, baina bere ibilbide guztian gertatu bezala, etxekoen eta Urretxu-Zumarragako gaztetxeko bandakoen babesa izan zuen Aritz Lasak bere azken partida profesionalean. Ez zuen garaipenarekin agurtzerik izan, baina tanto sorta utzi zuen horien guztien gozamenerako.

Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS