Zipotza
Negua ez zen izan ohikoan bezain hotza eta hezea, leuna izan zen, arina, goxoa, hasi eta buka. Hargatik ernatu ziren loreak udaberria ofizialki hasi baino lehen, eta denen erreginak ageri ziren kameliak, zuriak eta gorrixkak, beren hostaia berde distiratsuarekin. Lugano aintzirak ere kolore ederra ageri zuen, bare, eta tarteka uhinez josita, arrainek, jolasti, gorputza uretatik ateratzen zutelarik. Eta hurbilean, espagetiak zuhaitzetatik zintzilik; negu arinari esker Suitza hegoaldean uzta ona izan zutela aipatzen zuen telebistako aurkezleak, Richard Dimbledyk. BBC kateko “Panorama” programan izan zen, 1957ko apirilaren 1ean, gurean gaur bezala mundu anglosaxoian Inuzente Eguna baita. Oraindik emititzen dute programa hori BBCn, eta garaiko aurkezleak halako sinesgarritasuna zeukan, anitz izan zirela espagetiak nola landatu zitzaketen galdezka telebistara deitu zutenak. Lehen aldia zen telebistan inuzentekeria bat kontatzen zutela. Geroztik anitz kontatu dira, egunkarietan ere, graziarik gabekoak asko, edo hain ohituak gaude hedabideetan zipotzak entzutera, jada ezerk ez gaituela harritzen.

«Hay que articular un impulso nacional para afrontar los retos»

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»
