GARA
DONOSTIA

Pentsiodunek eta gizarte eragileek murrizketa sozialak salatu dituzte

Lakuako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016ko aurrekontuetan gizarte politika arloan egin dituzten murrizketak salatzeko mobilizazioak egin zituzten atzo hainbat gizarte eragilek. Hala, Bilbon ikatz zaku bat utzi zuten Lakuako Gobernuaren egoitzaren aurrean eta Donostian elkarretaratzea egin zuten pentsiodunek.

Oraindik Gabonetako giroan murgildurik, hasi berri den urterako erakunde publikoek onartutako aurrekontuetan ezarritako murrizketak salatu zituzten atzo hainbat gizarte eragilek. Zehazki, Lakuako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako aurrekontuen aurka egin zuten, gizarte zerbitzuetan egindako murrizketak argudio hartuta.

Errege magoz jantzita, bost kiloko ikatz zaku bat utzi zuten hainbat lagunek Lakuako Gobernuak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Deitzaileen hitzetan, PSEren babesarekin EAJren Gobernuak aurrera ateratako aurrekontuek gizarte murrizketak «sendotzen» dituzte. Javier Alonso bozeramaileak adierazi zuenez, gizartearen ongizateari baino, aurrekontuek zorraren eta interesen ordainketari eta defizit publikoaren murrizketari ematen diete lehentasuna. Eragileen ustez, horren guztiaren atzean «erabaki politiko» bat dago eta praktikan gastu soziala bermatzera eta sendotzera bideratutako baliabide ekonomiko eta pertsonaletan atzera egitea suposatzen du.

Bestalde, Lanbiden egindako murrizketak salatu zituzten eta Angel Toña Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua jo zuten arduraduntzat, fokua gizarte laguntzen hartzaileen kontrolean jarri duelako murrizketak «justifikatu» eta «Lanbiden dagoen anabasa» estaltzeko.

2016ko aurrekontuetan Gizarte-larrialdietako laguntzetara bideratutako diru-kopurua ez da nahikoa, deitzaleen aburuz, aurreko urteetan gertatu den bezala, horretara bideratutako 23 milioiak uda baino lehenago agortuko direlakoan baitaude.

Ildo horretan, hainbat datu jarri zituzten mahai gainean, esaterako pobrezia %42 hazi dela krisia hasi zenetik eta euskal biztanleriaren %46k –ia milioi bat pertsona– hilabete bukaerara iristeko zailtasunak dituela.

Adinekoak, kezkatuta

Gipuzkoan ere mobilizazioak izan ziren Foru Aldundiak 2016ko aurrekontuetan ezarritako murrizketa sozialak salatzeko. Pentsiodunak izan ziren Donostian eta Errenterian egin ziren protesten deitzaile. Zehazki, gizarte politiketara bideratutako diru kopuruaren %1,3ko murrizketak (%48tik %46,7ra) kolektibo horretan izango duen eraginaz ohartarazi zuten.

Besteak beste, zahar egoitzetan 2014an adostutako leku berrien sorrera ez dela beteko eta aurrekontuan emandako jaitsieraren eraginez itxaron zerrenda luzatuko dela nabarmendu zuten. Era berean, adinekoen egoitzetan lan hitzarmenak ez betetzeak gatazkak areagotu eta egoiliarren bizi kalitatea arriskuan jar dezakeela uste dute. Guzti horren aurrean, aurrekontuek pertsonak lehenetsi behar dituztela aldarrikatu zuten.

La edad legal de jubilación sube hasta los 65 años y 4 meses en este 2016

Los trabajadores que quieran jubilarse en 2016 con el 100% de la pensión –y no hayan cotizado 38 años y medio– tendrán que tener cumplidos 65 años y cuatro meses, de acuerdo con la reforma de las pensiones acordada por el Gobierno español de José Luis Rodríguez Zapatero y algunos agentes sociales en 2011. La reforma estableció un periodo transitorio hasta 2027 para elevar la edad de jubilación de 65 a 67 años.

Todos los nacidos a partir de 1948 están afectados por el aumento progresivo de la edad de jubilación, mientras que los nacidos en 1960 ya no podrán jubilarse antes de los 67 años, salvo si tienen 38 años y medio cotizados.

Asimismo, desde 2013 se comenzó a aumentar gradualmente de 15 a 25 años el periodo de cómputo para calcular la pensión, con lo que en 2016 se hará con los últimos 19 años cotizados, tal y como aparece recogido en la tabla adjunta. Cómputo que aumentará gradualmente año a año, de manera que, por ejemplo, quien quiera jubilarse en 2017 lo hará con los últimos 20 años cotizados, quien lo haga en 2018 con 21 años cotizados y así sucesivamente, hasta los 25 años cotizados para el año 2022.GARA