Langile bat hil da istripuz Otxandion, basoan zuhaitzak mozten ari zela
Otxandioko Gonbilatz auzoan gertatutako ezbehar batean langile bat zendu zen atzo eguerdian, pinuak mozten ari zela horietako bat gainera erori zitzaionean. 2016an istripuz hildako lehen langilea da; joan den urtean 54 izan ziren heriotza eragindako istripuak.
Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, atzo eguerdian Otxandion izandako lan istripu baten ondorioz langile batek bizia galdu zuen. Bizkaiko herri horretako Gonbilatz auzoan gertatu zen ezbeharra, 12.45 inguruan, basoko langile bat pinuak mozten ari zela horietako bat gainera erori zitzaionean.
Ertzaintzaren arabera, baliteke langileak distantzia gaizki kalkulatu izanak eragitea istripua. Horren ondorioz, une horretan mozten ari zen pinua gainera jausi zitzaion. Nolanahi ere, gertatutakoa ikertzen ari dira. Azkenaldian basoko lanetan gertatutako istripuak ugaritu egin dira. CCOO sindikatuak ohar baten bidez salatu zuenez, sektorean dagoen kontrol administratibo murritzak eragin zuzena du arriskuetan eta ezbehar kopuruan.
Atzokoa, hasi berri den urtean jakinarazitako lehen istripu hilgarria izan da. LAB sindikatuak egindako zenbaketaren arabera, iaz 54 lagun hil ziren Euskal Herrian lanean ari zirela. 2015eko azken istripu hilgarria azaroan gertatu zen, Dantxarinean eraikin baten eraikuntzan lanean ari zen langile bat hil eta beste hiru zauritu zirenean.
2015ean aurreko urteetako lan istripuen beheranzko joera eten egin zen. 2014. eta 2013. urteetan 35na hildako zenbatu baitzituen sindikatuak. Edonola ere, urrun geratzen dira duela urte batzuetako datuak; 2007an, esaterako, 125 hil izan ziren lanean, eta 2008an 112.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
