Gipuzkoako kontsumo taldeen festa ospatuko dute larunbatean, Beasainen

Basherri Sareak festa bat antolatu du hurrengo larunbaterako, Gipuzkoan dauden 60 kontsumo taldeak ezagutzera emateko asmoz. Taldeen arteko harremana sendotzeaz gain, kontsumo taldeen lana jendartera zabaldu nahi du talde eta kooperatiba ezberdinez osatutako sareak. Egun osoan era askotako jarduerak izango dira, hala nola babarrun lehiaketa, pintxo dastaketa, kalejira, antzerkia eta bazkari herrikoia. Kontsumo taldeetan aintzat hartzen diren irizpideen lanketa ere egingo dute.