Esperantza
Andre Malraux-ek “L’Espoir” (Itxaropena) idatzi zuenean, beharbada, ez zuen espero 1936ko gerra frankistek irabaziko zutenik. Altxamendu faxistaren lehen bi urteak zituen ardatz paristarraren eleberriak, eta guduko esperientzia baliatuz bere alter egoa sortu zuen kontakizunari errealismoa ezartzeko, hegazkinak pilotatzen ibili baitzen demokrazia babeste aldera enfrentamenduetan, errepublikaren alde beti. Agian, bukaera iragarri ezinak eraman zuen halako esaldiak idaztera gerra zibilari buruzko eleberri eder hartan: «Il n'y pas cinquante manières de combattre, il n'y a en qu'une, c'est d'être vainqueur» (Ez daude borrokatzeko 50 manera desberdin, bakarra dago, irabazlea izateko manera) edo «La sagesse est plus vulnérable que la beauté; car la sagesse est un art impur» (Jakinduria edertasuna baino ahulagoa da, jakinduria arte lizun bat delako). Gustura jakinen nuke Francoren diktadurak iraun zuen artean, Andreri, liburuari beste zentzu bat ematea zenbat aldiz pasatu ote zitzaion burutik, baina berrirakurketa batek gogorarazi dit itxaropenari eusteko zenbat zentzuzko hitz dauden bertan. Ikusita gainera, nola gabiltzan gure herri zahar honetan, nork baino nork jakintsuago iduri, teoria batekin oihuka eta bestearekin bazterrak joz, elkarrenganako katramilan beti, borrokatzeko manera anitz baleude bezala, eta bakarra, irabaztea dela ahantzi bagenu bezala. Baina esperantza hor da, jakinduria bihurtu, lizunkeriak uxatu, eta edertasun noiz bilakatuko dugun itxaroten.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
