«Chapo» Guzman AEBetara estraditatzeko gutxienez urtebete beharko da

Mexikoko agintarien esanetan, joan den igandean abian jarri zuten Joaquin Chapo Guzman narkotrafikatzailea AEBetara estraditatzeko prozesua, ostiralean berriro atxilotu ondoren. Oso prozesu luzea izan daiteke, ordea: gutxienez urtebeteko iraupena izango du eta, Fiskaltzak atzo jakinarazi zuenez, askoz ere gehiago luza liteke atxilotuaren abokatuek defentsa erasokorra egitea erabakiz gero; kasu horretan sei urteko prozesua izatera irits liteke.
Jose Manuel Merino Madrid Fiskaltzako Atzerri Kontuetarako zuzendariak azaldu duenez, prozesuak zenbat iraun dezakeen kalkulatzeko, estradizioa saihesteko beste narkotrafikatzaile batzuek egin izan dituzten maniobrak eta mugimenduak izan dituzte kontuan. «Atzerri Idazkaritzak estradizioaren aldeko erabakia plazaratu eta gero ere, Guzmanek errekurtsoa aurkezteko aukera izango du», gogorarazi du Merinok.
Interpoleko agenteek Altiplanoko espetxean aurkeztu zuten Guzman estraditatzeko agindua, Sinaloako karteleko burua AEBetara eraman ahal izateko. Espetxe horretatik egin zuen ihes iazko uztailaren 11n, kartzelaren azpian eraikitako 1.500 metroko tunel batetik barrena.
Enrique Peña Nieto presidenteak ez zuen Guzman estraditatu nahi. Uztailean ihes egin ondoren, narkotrafikatzailea estraditatu ezinik geratu ziren agintariak, eta tarte honetan beren posizioa aldatu egin dute.
Sean Penn aktoreak Guzmanekin egindako elkarrizketa (“Rolling Stone” kazetak larunbatean eskaini zuen) AEBetako kanpainara ere iritsi da. Marco Rubio errepublikanoak esan zuen elkarrizketa «barregarria» izan zela.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
