Esperimentuak
Nagia sortzen dizute zutabegile hiperkotidianoek, abioietako eta udako oporretako bitxikeriez jarduten duten horiek. Burges txikiak baino ez dira. Zertan nabil ni nire miseria mendebaldar txepelez hizketan, Lesbos uharteak gerratik ihes egindakoen goseaz betetzen diren garaiotan? Baina zeuk ere baduzu zeure bizitza txikia, zeure hipoteka, zeure eguneroko larritasuna. Eta halako batean ailegatu zara etxera, ireki duzu hozkailua zeure seme-alabentzako zerbait azkarra prestatzeko pronto, bota dituzu txanpiñoi batzuk zartaginean, eta jarri duzu arroza sutan. Pozik zaude, ez da bat-batean egina izateko afari eskasa. Eseri zara esmarfonean eguneroko notiziei errepasoa egiteko, eta afaria amaitu duzunean, armairua zabaldu duzu soja saltsarekin (harro zauden) arroza ontzeko. Eseri dira haurrak ere mahaira eta, ahora lehen sardekada eraman duzunean, hartu diozu arrozari halako xaboi zapore misteriotsu bat. «Arrozak xaboi usaina du», ohartarazi duzu, eta eskua goratu duzu udaltzainek autoa gerarazteko egiten duten moldean, haurrek ez dezaten janaria ahora eraman. Harrituta, platera usaindu duzu. Orduan, zeure alabak, betaurreko handiegiak sudurrean dauzkala, ahots mehez, esan du: «Esperimentu bat egin nahi nuen». Eta orduantxe jabetu zara, lotsagarri samarra badirudi ere, egunerokoak uzten dituela drama handiak une batez baztertu eta horiez idazteko arrazoiak ere.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
