Alaveseko jokalariek ireki dute Arabako txotxa eta Realekoek Saizarrekoa

Bezperan Astigarragan Aritz Aranburu surflariarekin egin bezala, atzo Arabako txotxa zabaldu zuten Trebiñuko izen bereko sagardotegian. Luxuzko lagunak izan zituzten bertan ere lehenbiziko sagardoa dastatzeko, Alaves futbol taldeko kideak, hain zuzen ere.
Txalaparta, bertso eta trikiti doinuek alaituta gozatu zuten sagardo uzta berriaz, eta hala, hasiera eman zioten herrialde honetako denboraldiari.
Ordu berean, iluntzeko zortzietan, hasi zuten jaia Usurbilgo Saizar sagardotegian ere, hirugarren txotx irekieran.
Zaldua eta Reyes
40 urte beteko ditu aurten Usurbilgo Saizar sagardotegiak eta atzo ospakizunekin hasi zen. «Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!», egin zuten oihu Joseba Zaldua eta Diego Reyes Realeko jokalariek, 2016ko denboraldia inauguratuz.
Sustatzaileek agertu zutenez, ekitaldi honen helburua ez zen Usurbilgo sagardo berria dastatzeko aukera ematea soilik; kirola, kultura eta gastronomia elkartzea ere lortu nahi zuten, upel arteko festa alaian.
Horretan laguntzeko gonbidatu zerrenda luzea osatu zuten: Xabier Arregi Usurbilgo alkatea, Inaxio Perurena harri-jasotzailea, David de Jorge sukaldaria, Donato Larretxea aizkolaria, Elena Irureta, Loli Astoreka eta Barbara Goenaga aktoreak, Imanol Agirretxe Realeko jokalaria eta Roberto Torres Osasunakoa, besteak beste.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
