Lilurarik ez
Zahar eta berriaren arteko ardatza indartsu sartu da politikan. Sortu berria denak, iraganeko ibilbiderik ez duenak, berritasunaren apologia egingo du noski, berritasuna zintzotasunarekin, gauzak egiteko modu freskoekin eta abar lotuz. «Berritasun» horren bertuteekin liluratuta –ze errazak diren gauzak beste batzuentzat– urteetako kapital politikoa zama gisa irudikatzen dugu.
Ezker abertzaleak beti asmatu izan du berritzen –hobeto edo okerrago– baina bere proiektuak bizirik eta irabazteko perspektiban jarraitzeko baldintza izan da.
Burujabetzaren gaia munduan eta Europan elementu zentral bilakatu da neoliberalismoari aurre egiteko. Nork erabakitzen du zer. Soberania nazionalaren defentsa funtsezko elementua da eguneroko ogiari dagozkion erabakiak hartzeko garaian. Estatuaren auzia. Gogoratu Argalaren esana: klase borroka Euskal Herrian nazio askapenaren bidez garatzen da.
Hain justu, eskuin muturra ari da bereganatzen soberania nazionalaren diskurtsoa –ikus FN–, aurrerapauso handiak emanez. Aldiz, ezkerrak diskurtso hori bereganatu duen tokietan eskuin muturrari espazioa lehiatzen ari zaio proiektu emantzipatzaileetan urratsak emanez.
«Lo nacional no va a desaparecer por dejar de mirarla o por trazar simplistas divisiones entre las cuestiones ‘sociales’ y las ‘nacionales’: no hay nada más social que la definición y construcción del país en el que se vive, las emociones que moviliza y el horizonte hacia el que camina. Para los sectores subalternos, hacerse portadores de un proyecto de país es un peso fundamental para conquistar la hegemonía».
Ez da Argala, noski. Iñigo Errejonek publikatu berri duen artikulu baten pasartea da. Zer da beraz zaharra eta zer berria?
Badakigu zein den gure «proyecto de país» eta zertarako nahi dugun. Ezker abertzaleak eta independentismoak jauzi bat emateko garaia du. Subjektu independentista(k) artikulatzeko estrategiak pentsatzeko garaia du. Jarduteko forma berriak eta artikulaziorako ardatz berriak asmatu beharko ditu independentismoa hedatzeko. Ikasi, desikasi baina ez liluratu. Kapitalizatu eta ez amortizatu.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
