Hondartza nudistan eramangarri
Gure beheko Estatuaren oholtza nagusian fikzio-politikarako atrezzo lanetan ari diren bitartean planetak biraka jarraitzen du, eta bertan diren munduek ere berdin, bakoitzak bere eszena-lekuan biran. Batzuk ekinetan bestelako baldintzak gauzatu nahian, beste batzuk mana zerutik noiz eroriko zain… eta beste batzuk sakelakoari begira. Izan ere, egunotan da ospatua, non eta zezen-larruak tarrat egina duen adarrean ospatua ere, nazioarteko mugikorren kongresua.
Tira, sakelakoen harira! Itxura batean, denetarikoa ikusi dute handik pasatuek, batez ere errealitatea birtualki areagotzen duten tresnak eta tresna-antzekoak.
Kolpea gero! berezko errealitatea ulertzeko nahiko gai izan ez, pertsona, eta areagotua ulertzeko buruaz aparteko gailua behar, pertsonak. Hots, zainak baino derrigorrezkoagoak dira kableak, gizakien gorputzean! Azkenean, martsupialio bilakatuko gara, sakela gorputzaren parte izango dugula, jaiotzez; zeresanik ez, atzamar puntetan izango dugun eboluzioaz! Aitor dut, ez naiz teknologiaren halako fededun hutsa, jainkoarren! baina, aitor dut ere, badakit horren alde onak onartzen. Ostiak, baietz bada! Horra! Jakin berri dut mugikor bihurgarriak direla jada merkatuan, eta zera pentsatu: akabo arazoa! Aurrerantzean lasai batean paseatu gaitezke hondartza nudistan! Badugu bihurgarria non eraman! Amen.
Eta martxoarekin batera hara! Hona! kasu honetan. Euskal Herrirako itzulia! Bizikletak? Ez, ez nabil horretaz.
Kartzelatiko itzuliaz nago. Batzuk arneguka eta arnasestuka geratuko diren bitartean beste batzuk arnasberrituta ibiliko dira egunotan, arnasotsak entzungai. Geratu eta ibili, ez da gauza bera. Arnoa dator Errioxatik, hemengo ardoari berezko sor-marka emateko lagungarri.
Ongi etorriak joan behar izan ez zutenak!
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
