GARA
DONOSTIA

Teatro Paraiso taldeak bira hasi du Europan

FETEN azokan eszenografia onenaren saria jaso ondoren Teatro Paraiso taldearen azken ikuskizunak Europan barrena hasi du bere ibilbidea. “Ilargiaren zirkuak” joan den ostiralean abiatu zuen Belgikara eta Estatu frantsesera eramango duen bira, Bruselako Centre Dramatique Pierre de Lune aretoan egindako bi saioekin. Lieja, Namur, Dison, Domamt, Huy, Waterloo eta Marche hirietan ere egingo du geldialdia Arabako antzerki konpainiak.

2015ean estreinatu zuen lan hau taldeak, bere 40. urteurrenarekin batera. Garai hartan “El circo dorado” izena zuen, ondoren, baina, “El circo de la luna” izena hartu zuen. Les Atelliers de la Colline konpainiarekin elkarlanean egina, 7 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.

Ikerne Gimezen da eszenografia arduraduna eta lehendik ere aritu da Arabako konpainiarekin elkarlanean.