Joxemari CARRERE
Ipuin kontalaria

Zergatik?

Amaitu berri da Bilbon egiten den Istorio Biziak ipuin kontaketa jaialdia. Aurten hirugarren ediziora heldu da helduz eta haurrentzat ikuskariak aurkeztuz. Horrez gain, ahozkotasunaren agerraldi ezberdinak uztartuz, kontalariak eta bertsolariak elkarrekin aritu dira. Bilbokoa amaitzearekin batera, Tolosan eta Ordizian bederatzigarren urtez Ahoz Aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia hasten da. Jaialdi honen egitarauaren barruan lau urtetik hona Euskal Herrian egiten den Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketa bakarra txertatzen da. Bi jaialdietan Euskal Herriko kontalaririk puntakoenak gonbidatuak izaten dira, baina baita penintsulan dauden hainbat kontalari ezagunen ere. Horiekin batera kontagintzaren bidean urratsak egiten ari diren kontalari hasiberriak ezagut daitezke. Jaialdi interesgarriak, beraz, ipuin kontaketaren nondik norakoak ezagutu nahi baditugu. Zergatik dute, ordea, hain harrera eskasa hedabideetan, bertako kroniketatik harago? Zergatik ez du kontagintzak dagokion lekua aurkitzen kultur berrietan?

Beharbada, izango da kontagintzaz dagoen irudiagatik, hots, haurrentzat denbora pasa polit gisa hartzen delako. Eta halakoak, denbora pasa besterik ez denak, ez du berri erakargarrirako ematen. Zer ikusirik izango du ere kontagintzaz dagoen ezjakintasunak; hortaz, ezin hartu bere kultur zein sormen dimentsio osoan. Horregatik, agian, elkarrizketetan, oraindik ere hau galdetzen digute: «Ipuinak ez dira haurren