200 langile eta arduradun, Bermeon elkarbizitza sustatzeko mintegietan
Berrehun udal langile eta arduradunek hartu dute parte Bermeon elkarbizitza sustatzeko antolatu diren zazpi mintegietan. Gizarte Ongizateko Udal Patronatuak azaldu duenez, saio hauetan EAEko eta Bermeoko egungo egoera aztertu da, eta «immigrazioaren inguruan populazioaren artean zabalduen dauden diskurtso, jarrera, aurreiritzi eta estereotipo negatiboez eztabaidatu da».
Ordezkari politikoek, udal sail guztietako teknikariek, arreta zuzena eskaintzen duten teknikariek, etxez etxeko zerbitzuetakoek, adinekoen egoitzakoek, Udaltzaingokoek eta zerbitzuetako langileek hartu dute parte mintegietan.
Eskema desberdinekin burutu badituzte ere, eduki amankomunak izan dituzte. «Udaleko langileei immigrazioaren gaineko datuak jakinaraztea lortu da, gaur egungo Estatuko eta EAEko zein Bermeoko errealitatea eskainiz» eta «aldi berean, immigrazioarekin lotutako estereotipo eta aurreiritzi nagusiak partekatuz eta eztabaida piztuz horien atzean dauden argudioak zalantzan jartzea lortu da», azaldu zuen Benito Ibarrolaza Patronatuko presidenteak.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
