Ahanztura (eta II)
Rieff ez da ahanzturaren onurez idazten lehena, Mendebaldean behintzat. Nietzscherekin hasita, gehiegizko memoriak piztu ditzakeen sentimendu ezkorren konponbide gisa, baita gertaera traumatikoen biktima izan direnentzako baliabide terapeutiko moduan ere, mintzo izan dira ahanzturaz. The Beatles-en “Let it be” (uztazu dagoen moduan, ez garrantzi handirik eman) eskaintzen digute bizimodu zoriontsuago baten formulatzat. Batzuetan ahanzturak balio terapeutikoa izan dezakeela zalantzarik ez daukat. Txunditzen nauena da, Rieffek bezala, ahanzturari balio etikoa onartzea, etikotasun hori faktore politikoetatik kanpo dagoen jarrera balitz bezala. Gauza bera esango nuke memoria on (etikoa) eta txarraren (interes politikoek eta okerreko ideologiak gidatua) artean egiten duen bereizketaz. Bereizketa horiek Balkanetako gatazkaren eta gerra zibilaren memoria berreskuratzeko Baltasar Garzon epaileak egindako lanean oinarritzen ditu, besteak beste. Balkanen gainean egiten duen iruzkina Maria Todorova historia lariak aztertu dituen Mendebaldeko Europak Bal kanen gainean dituen aurreiritzien zerrenda besterik ez da. Bestetik, Garzonen profilak ira dokitzen du giza eskubideak beste kezkarik ez duela, justizia beste anbiziorik ez duela, justizia neutrala balitz bezala. Ez dira horiek bere motibazio bakarrak, euskaldunok horren gainean badugu zer kontatu.

«Ayamonten jendea ehunka etortzen zaizu esanez: ‘Yo soy de Ondarroa’»

Potaje de causas contra el PSOE de Sánchez cocinado por UCO y UDEF

Otegi a Esteban: «¿Usted con quién gobierna? ¿No gobierna con el PSOE?»

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu emango ditu abenduan
