Datu kopuru izugarriak eta datu irekiak, negozio aukera berrien iturri

Big Data erabiltzea datu pila ikaragarriak aztertu eta gurutzatzea da, horrela joerak eta ereduak identifikatu, negozio aukera berriak sortu eta erakundeen lehiakortasuna areagotu ahal izateko. Hori eman da jakitera Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolaturiko “Big Datatik Open Datara Euskadin” jardunaldian. Big Datak eta Open Datak (datu irekiak) Europar Batasuneko BPGa %1,9raino handituko dute 2020an. Bestalde, Open Data Euskadi lehiaketaren irabazleak izan dira Open Ispilu, The Makery eta Irontec-ena, eta ikasketak aukeratzeko app bat, EHUko ikertzaile batena. Datu irekien erabilera bultzatzeko Lakuak sustatutako ekimena da.