Udalbiltza baikor da eta herri gisa aurrera egiteko aukera ikusten du
Udalbiltzak baikortasunez ikusten du egungo egoera politikoa, eta Euskal Herriak herri gisa aurrera egiteko «aukera ezin hobea» duela irizten dio. Ildo horretan, gure herria aintzat hartzen duten herritarrei erabakitzeko eskubidearen alde lan egiteko eskatzen die, eta eragile politikoei «Euskal Herriaren kohesioaren alde urrats eraginkorrak» egiteko galdegiten die. Bere aldetik, instituzio nazionalak zubigintza lanean jardungo duela iragarri du.

Aberri Egunaren karietara, ohar baten bidez, Udalbiltzak dei egin dio «Euskal Herria aintzat hartzen duen herritar orori, erabakitzeko eskubidearen alde lan egin dezan». Ildo berean, «eragile politiko guztiei Euskal Herriaren kohesioaren alde urrats eraginkorrak egin ditzaten» eskatzen die, eta «sentsibilitate desberdineko herritar oro, Aberri Egunerako deialdietan esku hartzera» gonbidatu du.
Instituzio nazionalak «baikortasunez eta esperantzaz» bizi du egungo egoera politikoa, haren iritzian, «hauteskunde zikloa amaituta, herritarrak ahalduntzeko egiten ari diren ahaleginak eta erabakitzeko eskubidearen aldarri ozenak egoera ezin hobean jartzen baitute Euskal Herria herriago izan dadin».
Alde horretatik, gogora ekartzen du datozen hilotan «herritarrek bultzatuta erabakitzeko eskubidearen ariketa praktikoa» egingo dela herri askotan. «Herritarrei galdetuko zaie zein den euren borondatea, zer izan nahi duten etorkizunean, nola egituratu nahi duten euren herria, noren bizilagun izan nahi duten. Inposaketarik gabe, mehatxurik gabe, libre eta aldarte onean. Ariketa demokratiko osasuntsuan», txalotu du.
Udalbiltzak begi onez ikusten du ere «azken hilotan alderdi abertzaleen artean arazo ziren hainbat gai konponbidearen atarian» jartzen ari direla, eta «gaur arte apurtuta zeuden zubi batzuk eraikitzen hasi direla» ikusteak. Eta Euskal Herriko garapenari begira, esanguratsuak iruditzen zaizkio Nafarroako Gobernuak eginiko urratsak: «Alde batetik, ehundik gora udal biltzen dituen eremu ez euskalduneko sare publikoko ikastetxeetan euskaraz ikasi ahal izateko zegoen debekua altxatu izana», eta bestetik, «EAEk eta Ipar Euskal Herriko udalerriak hartzen dituzten Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta Akitania Eskualdeak partekatzen dituzten gune iraunkor eta hitzarmen instituzionaletara itzuli izana».
Horrekin batera, Ipar Euskal Herria instituzionalki ezagutua izateko «herritarren adostasun handiz ematen ari diren pauso historikoak» aipatzen ditu, eta nabarmentzen du «Euskal Herrian indar politiko berriak sortzen ari direla, aniztasunaren ikur, gure herriaren aberastasunaren adierazle». Horiek horrela, «Euskal Herria politikoki eta herritarren duintasunean urratsak egiteko aukera paregabean» dagoela irizten dio.
Bere aldetik, Udalbiltzak konpromisoa hartzen du «Euskal Herriko instituzioen arteko elkarlana bultzatuko duela» eta hitza ematen du «baliabide guztiak jarriko» dituela «zubigintza horretan lan egiteko».
EA aboga por abrir una nueva brecha soberanista al Estado
Con motivo del Aberri Eguna, EA difundió ayer un comunicado en el que incide en que «el siguiente paso del movimiento abertzale debe ser abrir la segunda brecha soberanista en el Estado». «Y eso pasa por seguir una agenda seria y realizar un importante esfuerzo para lograr adhesiones que incluye superar la dificultad para conseguir acuerdos entre los partidos políticos abertzales», destaca al respecto. A su juicio, se trata de «la vía que está dando sus frutos en Catalunya y que Eusko Alkartasuna ha defendido siempre». Por ello, EA considera que «el establecimiento de una agenda concreta precisa definir los próximos pasos a dar y la hoja de ruta que nos llevará, con el apoyo de la ciudadanía, a la independencia». «Si la unidad de acción entre el conjunto del movimiento abertzale precisa que esa hoja de ruta asuma la vía hacia soberanía que defiende el PNV, estamos dispuestos a aceptarlo, siempre que haya un plan B en el que también los jeltzales estén dispuestos a comprometerse», indica el escrito. GARA
Ortuzar llama a asistir al Aberri Eguna desde Bizkargi
Andoni Ortuzar aprovechó el acto celebrado ayer por su partido en el monte Bizkargi en recuerdo a los gudaris fallecidos en la guerra del 36 para animar a participar en los actos del Aberri Eguna, que los jeltzales celebran en Bilbo. Acompañado por unos 300 afiliados jelkides, el presidente del EBB indicó que para los miembros del PNV «Aberri Eguna es un día de celebración, pero también de reivindicación. Nosotros lo celebraremos mañana, y reivindicaremos también que hay que darle a Euskadi un nuevo impulso. Un nuevo impulso al autogobierno vasco. Un empujón al autogobierno cimentado en bases sólidas». «La primera base –añadió–, el reconocimiento de que Euskadi es una nación, y que como nación tiene unos derechos políticos, empezando por el derecho a decidir libremente su futuro». Señaló asimismo que «la relación de Euskadi con el Estado también debe tener nuevas bases. Esta relación no puede ser como hasta ahora, sino que tiene que estar basada en la bilateralidad, en una relación de igual a igual». GARA
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
