Ritxi AIZPURU
Musika argitaratzailea

Musikaren formakuntza

Aurreko batean galdetu zidaten ea zer ikasi behar den diskoak argitaratzeko eta inguru horietan lan egiteko. Ez dagoela formakuntza espezifikorik erantzun nion. Musikene, udal musika eskolak, akademia, ikastolak musikaren teoria eta praktikak ikasteko toki apartak dira. Musikariak hezi eta trebatu ondoren, taldeak egin musika sortzeko, disfrutatzeko. Baina musikaren albokoak diren hainbat lanbide ez daude formakuntza akademikoetan garatuta (diskoetxeetako arduradun, manager, promotore...). Ikasketak eta trebeziak eguneroko lanetan egin ohi diren hanka-sartzeetan dute formakuntza ez akademikoa. 

Baina ez dugu unibertsitate, goi eskola, fakultate, heziketa ziklorik. Formakuntza espezifikorik ez duten argitaletxe, diskoetxe arduradun, manager edo promotoreek zer egin dezakete? Oraingoz elkarteek antolatutako ikastaro, jardunaldi, kongresu eta antzekoak baino ez daude, baina ez ikasteko nola argitaratu edo managementa nola egin. Jardunaldi edo ikastaroak gehiago doaz sortu ohi diren alboko arazoak argitzera (aholku ekonomiko, sare sozialen erabilera, akats juridiko, jabetza intelektuala...). Jardunaldi eta ikastaroak laburrak dira, orduetakoak, balio dute jakintza zuloak hala moduz estaltzeko. Argitalpenak formakuntza profesionalerako urrats profesionalak izatea komeni da. Baten batek esango du dagoeneko berandu dela, doan dagoelako musika.