Asier AIESTARAN
Eskubaloia

Ondo pentsatutako agurra

Matxalen Ziarsolok pare bat urte zeramatzan buruari bueltaka, eta orain hilabete batzuk jakinarazi zion erabakia klubari. Bera Berakokapitaina «eredua» dela goraipatu zuen Tati Garmendiak, eta jokalariak bere lesioa gainditu eta kantxan jokatzen agurtu nahi duela.

Denboraldi amaieran bere goi mailako kirolari ibilbideari amaiera ipiniko diola jakinarazi eta hurrengo egunean, Matxalen Ziarsolok prentsaurrekoa eskaini zuen Donostiako Kirol Etxean bere agurraren arrazoiak azaltzeko. Eta maila horretako jokalari batek merezi duen bezalaxe, aretoa leporaino bete zen bere hitzak entzuteko.

Kazetariez gain, hantxe izan ziren bere hainbat taldekide ere, eta Ziarsolok ezin izan zien malkoei eutsi. Hitza hartzen lehena Tati Garmendia izan zen, Bera Berako eskubaloi sailaren arduraduna. Azaldu zuenez, Ziarsolok hilabete batzuk lehenago jakinarazi zien bere erabakia eta ermuarra «eredu bat» izan dela goraipatu zuen, «jokalari, kapitain eta pertsona moduan». Hitz gutxi baina sentituak, segituan emozioak gain egin eta negarrari ezin izan ziolako eutsi –«marka da gero, nire agurrean ez nuen negarrik egin eta gaur ezin eutsi», bota zuen umorez–.

Azkar hartu zion lekukoa Matxalenek. «Ba nik bai, gogoan dut zure agurrean zenbat negar egin nuen», erantzun zion, elkarri muxu eman aurretik. Eta segidan Tatik esandakoa baieztatu zuen: «Badaramatzat pare bat urte jokatzeaz gain lanean ere ari naizela. Lan mundura apurka sartzen joan nahi nuen eta taldean jarraitu ala ez buelta asko eman dizkiot azken bi denboraldi hauetan. Orain uste dut unea iritsi dela eta horregatik hartu dut uzteko erabakia».

Orduan eskaini zioten bere taldekideek lehen txalo zaparrada, eta baita bere guda oihua errepikatu ere: «Esa Matxa que nunca se rinde». Irribarrea ahoan, Ziarsolok eskerrak eman zizkien urteotan alboan izan dituen guztiei –«taldekide, familia, peña eta gainontzeko zaleak»–, eta bereziki azken lesioa gainditzeko lanean laguntzen ari zaizkienei –«Realeko osasun zerbitzua, Fremap, Iñaki... eta ahaztuko zaizkidan beste guztiak»–.

Kantxan esan nahi du agur

Hain zuzen ere, meniskoan izan duen azken lesiotik osatu eta kantxan jokatzen agur esatea, horixe da jokalariaren benetako nahia. «Urte gogorra izan da niretzat lesioaren erruz, baina badakigu lesioak ez direla inoiz momentu onean iristen. Lan asko egiten ari naiz osatu ahal izateko eta nire nahia jokatzen agur esatea litzateke. Hilabete geratzen zait horretarako, eta ea lortzen dudan».

Edonola ere, argi onartu zuenez, «taldea sekulako maila ematen ari da, eta ez da erraza izango erritmo horretan jokatzea». Zentzu horretan, behin Kopa irabazita, denboraldia Ligako tituluarekin borobiltzea «ametsa» litzatekeela gaineratu zuen, «baina oraindik neurketa oso zailak ditugu aurretik».

Atzera begira ipinita, berriz, garaipenik bereziena «irabazitako aurreneko titulua» izan zela aitortu zuen: 2007ko Kopa L’Elianan. «Ez ginen irabazteko faboritoak, eta sekulako poza izan zen. Titulurik ospatuena izan zela ere esango nuke». Aurreneko Liga ere, 2012/13koa, aipatu zuen: «Itxako desagertu ostean jada faboritoak ginen, presio gehiago geneukan, eta Ligak denboraldi guztian onena izan zarela esan nahi du».

Oraingoz nahiago du eskubaloitik apur bat aldentzea, baina ez du baztertzen etorkizunean klubarekin lan egitea.

 

Zuazo no pudo echar un cable ante el Rocasa

Zuazo cayó 31-22 en la pista del Rocasa en el partido de anoche, adelantado por la final europea que juegan las canarias a partir de este fin de semana. Las vizcainas se adelantaron 1-3 de salida, pero un parcial de 7 goles puso el 8-3 en el marcador y el choque muy cuesta arriba. Steinbach, con 6 goles, sostuvo a Zuazo en la primera mitad (14-11), pero las locales sentenciaron el encuentro definitivamente en la segunda mitad.

En la Champions masculina, el Kielce polaco de Julen Aginagalde selló su pase a la Final Four tras derrotar 29-28 al Flensburg alemán. El irundarra marcó dos goles para jugar su tercera fase final.A.A.