GARA
DONOSTIA

Fagor Ederlanek bi planta berri irekiko ditu aurten

Fagor Ederlanek behe presioko aluminioa ekoizteko bi planta berri jarriko ditu martxan aurten, bata San Luis de Potosin, Mexikon, eta bestea Bergaran, 85 milioi euroko inbertsioarekin.

Mexikoko plantan egingo den lanari dagokionez, aluminiozko portamangeten ekoizpenean zentratuko da, eta 100 pertsonatik gorako lantaldea izango du. Urteko, 2 milioitik gora osagai ekoizteko gaitasuna izango du.

Mexikokoari Bergaran aurrez zegoen planta baten eraldaketak jarraituko dio, aurtengo hirugarren hiruhilekoan ekingo zaie lanei eta 2017an jarduerari. Hasierako fasean 1,5 milioi osagai ekoizteko gaitasuna izango du eta 110 pertsonako lantaldea izango du. Hazkundearen azken fasean berriz, 3 milioi osagai ekoitziko ditu eta beste 100 lanpostu sortuko ditu.